XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeren ondorioz desagertu dira animali espezie batzuk Euskal Herrian?

Liburu honetan honelako galdera edo problemak ere topatuko dituzu.

Galdera hauek erantzuteko, informazioa bilatzen saiatu beharko duzu.

Informazioa aurkitzeko modu desberdinak daude: liburuetan kontsultatu, gurasoei galdetu, gai hauetan jakituna den norbait gelara ekartzeko eskatu irakasleari, irakaslearen esplikazioak arretaz entzun...

Liburutegian informazioa bilatzen

Biltzen duzun informazioa koadro, grafiko eta eskemetan ordenatu behar duzu beti.

Lana egin duzunean ez duzu ahaztu behar zure lagunei kontatzea, eta denen iritziak eztabaidatzea.

Hori bera egiten dute zientzilariek.

2. Material eta gaien propietateak aztertu

Gure inguruneko material eta gaien propietateak aztertzea ere zientzilariek egiten duten lana da.

Propietateak aztertuz, zertarako erabil ditzakegun jakin dezakegu.

Zuk ere horrelako lanak egingo dituzu ikasturte honetan.

Azter daitekeen propietate bat isurkarien jariakortasuna da.

Jariakortasuna honela defini daiteke: likidoek eta gasek hodietan mugitzeko duten erraztasuna.

Jariakortasunaren aurkakoa likatasuna da.

Solidoak ez dira jariakorrak, eta likidoak eta gasak bai.

Hori dela eta, likidoak (ura, gasolina...) eta gasak (airea, butanoa, propanoa...) hodien bidez garraia daitezke, baina solidoak ez.